Legazpi, gris ilunetik beltzera. 2013.

Burdinola elkarteak argitaratu duen “Leaxpi Industri Paisaiak” liburuko testua.


LIP 2002

Leaxpi Industri Paisaiak. 2002.


Legazpi, gris ilunetik beltzera

Herriko sarrerak itxura grisa izan du beti, gris iluna, ia beltza. Legazpira lehen aldiz hurbiltzen denak gehienetan kea, zaratak eta usainak sentituko ditu eraikin ilunen artean pasatzean. “Burdinaren haranean” sartzen denak gehienetan pasabide hau zeharkatu behar izaten du. Hemen burdina landu izan da mendeetan zehar, baina badira urte batzuk altzairua urtzen ez dela. Nahiz eta burdina landu oraindik, Patricio Echeverría lantegiko fundizioa eta fabrikako eraikin dexente desagertu egin dira. Asko itxita daude, beste batzuek oraindik lanean jarraitzen dute, baina ia ez da altzairurik urtzen. Gipuzkoako barrualdeko zonalde honetan ezaugarri nagusi izan dena, belaunaldietan mantendu den ogibidea, desagertu egin da. Hala ziurtatzen dute gure mendietako zepadiek eta bertan aurkitu diren aztarnek.
Fabrika hor egon izan da beti: txikitatik ezagutu dugu, paisaiaren eta egunerokotasunaren zati bat da, gure bizitzaren atal bat, memoriaren barrualdean gordeta dagoena, inkonszienteki bertan integratua daukaguna. Herria Patricio Echeverríaren esanetara bizi izan da, fabrikaren menpe. Legazpi XX. mendearen hasieran baserri txiki multzo bat besterik ez zen. Ondorengo garapena fabrikari lotuta egon da; zilbor heste hori ezin hautsirik garatu da herria, erdi aroko eredu feudalisten antzera, antolamendu hori mende bukaera arte mantenduz. “Patriciorenak” ziren langileen pentsioak, ekonomatoa, asiloa, fraileen eta monjen eskolak, langileentzat garai ezberdinetan eraiki ziren etxebizitzak – tamainan ere ezberdinak, langile-produktorearen lanaren kategoriaren arabera- pantanoa, Echeverría familiaren txaletak, ostatua, liburutegia, berreraikitako Mirandaolako ola (bertan olagizonei 1580ko maiatzaren lehen igandean gurutzea agertu zitzaienean “miraria” suertatu zen lekua…). Gure herriko historiaren azken atala fabrikaren inguruan bilakatu da, fabrikatik datorkigu.
Aitona-amonen etxea handia zen beste langileenekin konparatuz gero. Aitona fundizioan enkargatu lanetan ibili zen jubilatu aurretik, eta azken urte haietan etxe hori eskaini zitzaion fabrikatik. Aurrez gogor lan egin behar izan zuen. Lantegian bizitza erdia pasa ondoren belaun eta gerriko desgastea zela eta herrenka zebilen aitona, lasai eta astiro, modu berezian pausoak luzatuz ibiltzen ezagutu izan nuen beti. Sukaldea ere -amonak gobernatzen zuen gunea- handia zen, eta bertako leiho handi hartatik “Lanaren Etorbidea” (sarrera gris iluna) ikusten zen, bai eta fabrika ere, noski. Leihoak hiru atal zituen, eta hauetatik, soilik bi irekitzen ziren, bakoitza bere manillarekin. Manilla bakoitzean berriz zahato bat zintzilikatuta egoten zen langileak etxean zeuden bitartean: Aitona Lorentzo eta Osaba Primiren ardo zahatoak ziren, fabrikara, lanera, eramaten zituztenak. Suposatzen dut jakin-minak bultzatu izan nauela beti gauza berriak eta ezezagunak arakatzera. Horregatik, aitortu beharra daukat amona sukaldean ez zegoenean, bere menpe zegoen zonalde hura hutsik aurkitzen nuenean, txikitatik ikasi nuela zahato haietatik edaten: bietatik apurtxo bat hartuz, mutur azpian arrastorik utzi gabe, bidean tantarik galdu gabe. Trebezia eta entrenamendua ezinbestekoak ziren horretarako.
1980 urtean aurkeztu zen “Ferrerías en Legazpi” liburua. Lan xumea, baina geroxeago, ondorengo aditu eta ikertzaileentzat ezinbestekoa bihurtuko zen argitalpena. Garai hartan 11 urte inguru izango nituen baina une haietako oroitzapen dexente oraindik nire barnean daude. Nire aitak proiektu hartan parte hartu zuen. Ni ere hor murgilduta ibili nintzen, irteera haietan gozatuz, eta gero arratsalde-gau partean aitak mapa eta marrazkiak Rotring eta Letrasetekin egin behar zituenean hor egoten nintzen ere, toponimoen itzulpenen inguruan bere zalantzak argitzeko prest, nire amaren laguntzarekin batera. Liburu honen aurkezpenean Ignacio Arbidek ikerketa proiektuetan parte hartzeko gonbidapena luzatu zidan. Mutil koxkor horrek zerbait bazuela somatu zuen. Berak bazekien kuriositate eta egonezinak etorkizunean bere fruituak emango zituela. Meategi eta zepadietara egin genituen irteerak, olen aztarnetan egindako ikerketak, ekintza horiek guztiek arrasto sakona utzi zuten ume hartan. Posible da garai hartako oroimenen atal bat gero irudi bihurtu nahi izanaren arrazoia hori izatea.
Fabrika hor egon izan da beti, nahiz eta aldatuz joan denboraren poderioz eta eraginez, egunerokotasunak ez digu hortan erreparatzen uzten. Denbora da epaile, berak kokatzen ditu gauzak bere lekuan, erreflexio hauen ardura denborari dagokio. Urteak pasatzean, denborak ihes egitean, orduan konturatu naiz nire begirada, fabrika begiratzeko modua, hori ere aldatuz joan dela. Nire begiek era ezberdinean begiratu izan dutela fabrika momentu bakoitzean, nire interesen arabera, une horrek orduan hala eskatzen zuelako. Gaur egun Legazpiko sarrera oraindik grisa da, gris iluna, ia beltza.

 Gorka Salmerón Murgiondo.
2013ko uztailean.

Leaxpi Industri Paisaiak. 1992. Testua

Leaxpi Industri Paisaiak. 2014. Liburua.

istanbul escortistanbul escortistanbul escortistanbul escortistanbul escortistanbul escort
istanbul escortistanbul escortistanbul escortistanbul escortistanbul escortistanbul escort
istanbul escortistanbul escortistanbul escortistanbul escortistanbul escortistanbul escortistanbul escortistanbul escort
istanbul escortistanbul escortistanbul escortistanbul escortistanbul escortistanbul escort