Txo Kolektiboa. 2012.

TXO BASTERO CARTEL 2012

TXO! Kolektiboaren erakusketa. Bastero Kulturgunea, Andoain. 2012.

TXO! KOLEKTIBOAK 23 URTE…

TXO! 1989 urtean sortzen da Legazpin. Carlos Ausserladscheider eta Gorka Salmerón-ek arlo ezberdinetan ikertzeko asmoz sortzen dute kolektiboa; diseinu grafikoa, publizitatea, pintura, argazkigintza, serigrafia, eskultura eta musika landuz. 1990 urtean TXO C.B. enpresa sortzen dute Urola Garaiko Lanbide Hastapenetan inprenta klaseak emateko. Urte horretan kolektiboak “Txorradak” bere lehen erakusketa antolatzen du Legazpiko Kultur Etxean. Nahiz eta izenburu hau jarri erakusketari proposamen serioa da, lan ezberdinez osatua, esperimentala eta sarkastikoa. TXO! Kolektiboa sortu zenetik proiektua irekia izan da artista, disziplina, ideia eta pentsakera ezberdinei. 1994 urterarte taldea haundituz doa, erakusketa dexente antolatuz areto ezberdinetan, Gipuzkoako lurraldean gehienbat.
1991 urtean Urretxuko Kultur Etxeko erakusketan Olatz Goiburuk (Legazpi) parte hartzen du, taldeko hirugarren kidea bihurtuz. 1992 urtean, Zarautzko Sanz Enean antolatzen den erakusketan bi lagun gehitzen dira taldera, Jaione Berasategi (Legazpi) eta Peio Goello (Hernani). Urte berdinean Hernaniko Kultur Etxean antolatzen den erakusketan Javi Calvo (Hernani) da hurrengo taldekidea. Juan Mari Burguera (Legazpi) eta Txabi Alberdi (Urretxu) 1993 urtean batzen dira. Gema Durán (Errenteria) eta Lierni (Legazpi) 1994 urtean sartzen dira taldean. Txo! Kolektiboaren lehen garai honetan -bost urtetan zehar- dozena bat erakusketa antolatzen dira.
Urte asko irauten duen lo sakon baten ondoren Carlos Ausserladscheider-ek TXO!-ren web gunea sortzen du 2008 urtean -www.txokolektibo.com-. Ondoren Gorkak beste pausu bat ematea erabikitzen du, beste partaideei erakusketa gehiago egiteko gonbidapena luzatuz eta taldea berriz ere aretoetan elkartuz. 19 urte beranduago, eta 15 urtez erakusketarik egin gabe, Legazpiko Kultur Etxea da berriz ere bigarren sasoi honetan abiapuntua TXO! Kolektiboarentzat. 2009 urtean jarraian egiten diren bi erakusketa antolatzen ditu Gorkak Legazpin. Lehenengoan, “Atxoak” erakusketan, Ausserladscheider, Goiburu, Goello eta Salmerón dira partaideak. Areto berdinean segidan datorren bigarren erakusketan, “Txoberri” aurkeztuz, fiTXOje berriak daude: Oscar Abad (Legazpi), Lu (Errenteria), Pelex (Usurbil), Óscar Pereira (Zumarraga), Aitor Ruiz de Eguino (Hernani), Óscar Sada (Iruña), Jon Mikel San Millán (Legazpi) eta Iker Valle (Hernani). Modu honetan kolektiboaren haserako jarrera berdina mantentzen da, talde irekia izatea eta disziplina ezberdinak lantzea.
2012 urtean Carlosek bi erakusketa antolatzen ditu Iruñako Civivox Jus la Rocha eta San Jorgeko aretoetan, artista gehiago bilduz proiektuan: Olga Izquierdo (Iruña), Joxan Iza (Bergara), Nelly Ortiz (Colombia) eta Ion Zabaleta (Hernani). Urte hau amaitzeko eta datorren 2013 urtea hasteko Iker Vallek antolatu du Andoaingo Basteron orain aurkezten den erakusketa. Berriz ere partaide berriak ditugu: Xabier Celestino (Iruña), Gonzalo Etxebarria (Bilbo), Patxi Laskaray (Donibane Lohitzune), Ricardo Pascual (Baiona) eta Alain Sistiaga (Urrugne).
Urte guzti hauetan arrazoi eta egoera ezberdinengaitik partaide kopuruak goraberak izan ditu TXO! Kolektiboak antolatu dituen erakusketetan, baina nabarmena da egin diren guztietan egon den bakarra Carlos Ausserladscheider nekaezina izan dela. Azkenik esan beharra dago Olatz Goiburu TXO!ren hurrengo erakusketa prestatzen ari dela 2013 urterako Zumaiako Kultur Etxean.

Gorka Salmerón Murgiondo.
Legazpin, 2012ko azaroan.