“Maifren” Óscar Pereira. 2010.

OSCAR PEREIRA PORTRAITS I

Óscar Pereira García. Portraits I katalogoa. Elgoibarko Ongarrik antolatutako erakusketa. 2011.

“MAIFREN” OSKAR PEREIRA: IRUDIEK HITZ EGITEN DIGUTE…

Ez dut gogoko irudiei buruz mintzatzea, diskurtsoak ez zaizkit gustatzen. Nire ustez argazkiek beraiek hitz egin behar digute. Argazkigintzak, argazkigintza nik ulertzen dudan bezala, gai da horretarako eta bere autonomia dauka: ez du hitzik behar istorioak kontatzeko.
Oskar Pereirari buruz hitzegin dezaket ordea, “maifren” Oskarren inguruan. Filologia ingelesean lizenziatua da, eta betidanik maite izan du rokanrola. Urteak daramatza arlo hau argazkigintzaren ikuspegitik lantzen: bere idoloak, blusa sortu eta garatu zen lurraldea edo gune historiko garrantzitsuenak bildu ditu argazkietan, rokanrolaren kultura anglosaxoiak zonalde ezberdinetan utzi dituen arrastoak islatuz. Nik beti esan izan dut Oskar rokanrolaren historian lizentziatua dela. Inongo zalantzarik gabe horrela adierazi du garatu dituen argazki lan ezberdinen bitartez.
Oraingoan beste lan ezberdin batekin harritu gaitu: “Portraits I”. Azken lau urteetan egindako aurrez aurreko erretratuak dira. Hemen ere rokanrola antzematen da, baino gaur arte bere argazkietan ezezagunak ziren gaiak aurkezten dizkigu ere. Oskarrek baditu beste zaletasun batzu kultura musikalaz gain. Bere ametsak argazkigintzaren bitartez jarraitzen ditu, betiko ametsak eta bidean sortzen diren beste zenbait, eta piskanaka amets hauek gauzatuz doaz. Irudi hauek hitzegiten digute, beraien atzean dagoen argazkilariaren ispilua dira: izakera dute. Ez dute hitz gehiagoren beharrik, ez eta diskurtsorik ere.

Gorka Salmerón Murgiondo.
Legazpin, 2010eko abenduan.

istanbul escortistanbul escortistanbul escortistanbul escortistanbul escortistanbul escort
istanbul escortistanbul escortistanbul escortistanbul escortistanbul escortistanbul escort
istanbul escortistanbul escortistanbul escortistanbul escortistanbul escortistanbul escortistanbul escortistanbul escort
istanbul escortistanbul escortistanbul escortistanbul escortistanbul escortistanbul escort