Carlos Ausserladscheider. 2011.

CARTEL CARLOS PELU 2011
Carlos Ausserladscheider-en erakusketako postala. Juan Cruz Ileapaindegia, Legazpi. 2011.

Honela esaten zidan Saraga Mapadanik -goitizen honekin sinatzen zituen bere idatziak Carlos Ausserladscheiderrek-: “El hombre es un ser lento que sólo es posible a velocidades fantásticas”. Carlosen ibilaldia aztertuz gero 80. eta 90. hamarkadak emankorrenak izan ziren margotzeari dagokionez. Ez zitzaion arrazoia falta: pintura zoragarriak, ordu askotan egindako lanak; herriko zenbait etxeetako bildumatan geratu dira. Ausserladscheiderren margoek kutsu nabarmena utzi dute, eta atzetik etorri diren herriko beste artisten lanak baldintzatu egin dituzte. Erakusketa xume honetan garai hartako lan batzuk bildu dira. Orduan liluratu gintuzten margoak, berriz ere, kaleratu egin ditugu.

Gorka Salmerón Murgiondo