“Argitara Altxor Ahaztua” erakusketa eta liburuaren aurkezpena. Kultur Etxea, Legazpi (Gipuzkoa). 2016ko abenduaren 20ean.

Kultur Etxea, Legazpi (Gipuzkoa)
“Argitara Altxor Ahaztua:
Patricio Echeverría SA (PESA) Lantegiaren argazkiak.  1918 – 1993.
Aceros Bellota enpresako argazkilariei buruzko oharrak”

Erakusketa: 2016ko abenduaren 9tik 2017ko urtarrilaren 5era.
Liburuaren aurkezpena: 2016ko abenduaren 20ean. 19:00.

PORTADA PESA 1918 1993

“Burdinola” Legazpiko Burdin Museoko Lagunen Elkarteak, 1993. urtean sortu zenetik, ekintza ugari antolatu ditu herriko ondarearen ikerketa, kontserbazio eta zabalkundearen inguruan. Ildo horretan, Burdinolak ezagutzera eman nahi du PESAko (Patricio Echeverría SA) argazki funtsa. Helburu honekin argitaratu da “Argitara Altxor Ahaztua” liburua,  Patricio Echeverría enpresarentzat 1918tik 1993ra bitartean argazkiak egin zituzten argazkilariei buruzko ikerketa lana. Liburuaren aurkezpena dela eta, Legazpiko Kultur Etxean PESAko Argazki funtsa ikusi ahal izango da.

005-forja-1925

Atxurtegia. 1925. Egile ezezaguna (GSM funtsa).

Patricio Echeverría Legazpiko garapenaren ardatz nagusia izan zen XX. mendean. Legazpiko historia, Euskal Herriko beste zenbait herrialdeena bezala, burdinaren kultura eta tradizioari lotuta dago. Izan ere, eskualde honetan burdina mendeetan zehar landu da. Antzinako jardunbide horrek hiru aro ezagutu ditu bertan. Lehenengo garaian, olariek mendietako haizeoletan lan egiten zuten. Hurrengoan, gurpil hidraulikoaren asmakuntzari esker, burdinola hidraulikoak gailendu ziren Urola ibaiaren ertzean. Hirugarren eta azken sasoia Patricio Echeverriaren lantegiarekin etorri zen. PESA 1908. urtean sortu zen eta 1992. urtera arte iraun zuen. Urte horretan beste enpresa ezberdinetan banatu zen.

XX. mendearen hasieran 12 langile ziren lantegian, eta 1970. urteko hamarkadaren amaieran 3.500 pertsonek lan egiten zuten bertan: herriko lanpostu industrialen %78a. Zonaldeko garapen urbanistikoa “fabrikaren” hazkundearen menpe egon zen, Erdi Aroko eredu feudalisten antzera, mendearen amaiera arte. PESAk landutako “Bellota” izeneko altzairu finak oso ezagunak izan dira beti bere kalitateagatik. Patricio Echeverriak, produktu ezin hobeak fabrikatzeko ereduari jarraituz, urteetan zehar argazkilari onenak ekarri zituen Legazpira, argazkiekin bere erremintak iragarri eta saltzeko helburuarekin.

010-muestrario

Erreminten erakusgaiak (Argazki argiztatua). Egile ezezaguna (GSM funtsa).

Enkarguz egindako argazki horiek orain dela urte batzuk berreskuratu nituen. Horien bitartez 1918. urtetik -enpresa sortu eta hamar urte ondoren- 1960. urteko hamarkadarainoko ibilaldia egin daiteke, lantegiak herrialdean izan zuen hazkunde eta garapena erakutsiz. Argazki guztien egile eta data zehatzik ez dago. Egindako ikerketak emaitza desberdinak eskaini ditu: kasu batzuetan, kontraesanak, eta besteetan, ezusteko pozgarriak. Argazkien atzeko aldean agertzen diren datuen arabera (zigilu edo tanpoietan, sinaduretan, zigilu lehor eta oharretan), argazkilarien zerrenda hau osatu da:

Egile ezezagunak: Argazki batzuk ez dute sinadura edo zigilurik. Hauen artean funtsa honetako zaharrenak daude, 1918 eta 1924 bitartean egin zirenak.

006-1924-forja

Atxurtegia. 1924. Egile ezezaguna (GSM funtsa).

– Photito. San Sebastián. Photitoren argazkiak funtsa honetan sinatuta azaltzen diren zaharrenak dira. Donostiako Loiola kaleko 4 zenbakian kokatua zegoen Photito estudioko jabeak Manuel Mondragon mexikarra eta L. Vilella bere sozioa izan ziren 1918 eta 1922 urteetan. Valentin Sierrak Photito izena erabili zuen Irunen bere zerbitzuak iragartzeko 1924. eta 1925. urteetan. 1926 eta 1933 urteen bitartean Inocencio Fadriquek Photito bezala sinatu zituen Irunen eta Hondarribian bere lanak. Photitori buruzko informazioa lortzea ez da erraza izan: helburu honekin “Gabinete de Detectives Photito” taldea sortu zen, egoitzak Florentzian (Italia) eta Valentzian zituela. Alejandra Ortiz Castañares arte historialaria eta Mª José Rodríguez Molina fotohistorialariaren laguntza ezinbestekoa izan da ikerketa honetan.

026-photito-almacen

Biltegia. 1919. © Photito (GSM funtsa)

– Central Photo – Film L. PedrosaMaterial fotográfico. Easo 3. San Sebastián. Leopoldo Pedrosak 1917 urtean ireki zuen argazki-denda Donostian. Pedrosak urte askoz mantendu zuen negozioa Easo kalean. Lucio Vergarak egindako bi argazkien atzekaldean Pedrosaren zigilua ageri da.

050-pedrosa-forja

Atxurtegia. © Lucio Vergara Machicote. (Kopia: Central Photo – Film L. Pedrosa) (GSM funtsa).

– Marín Material Fotográfico. San Sebastián. Pascual Marinen funtsa Kutxa Fototekan gordetzen da. Marinek 1930.eko hamarkadan Gipuzkoa osoa jaso zuen irudietan. Funtsa honetan bi argazki daude bere zigiluarekin, 1928 eta 1933 urteetako datekin.

052-marin-oficinas

Bulegoak. 1928. © Marín Material Fotográfico (GSM funtsa).

– Lucio Vergara Machicote. PESAn lan egin zuen bere nagusiarentzat argazki dexente eginez 1930 urtetik aurrera. Ez zen argazkilari profesionala, baina bere argazkiak enpresako katalogoetan inprimatu ziren. Willy Kochek Lucio Vergarak egindako argazki batzu sinatu zituen.

056-lucio-vergara

Fundizio Zaharra. © Lucio Vergara Machicote (GSM funtsa).

– Willy KochWilly Koch Schöenewiss argazkilari ospetsua izan zen Euskal Herrian XX. mendearen hasieran. Koch abizen bereko hainbat argazkilarien arbasoa zen. Donostian 1908 urtetik aurrera lan egin zuen bere estudioan. PESAn egin zituen argazkiak 30. eta 40. hamarkadan egindakoak dira.

065-willy-koch-pulido

Esmerilak. ca. 1940. © Willy Koch (GSM funtsa).

– J. García – Manipel. Av. Generalísimo 28. San Sebastián. Jose García Garrabellak 1940. eta 1950.eko hamarkadetan lan egin zuen argazkilari eta postal argitaratzaile gisa. Manipelek argazki laborategi lanetan jarraitzen du oraindik gaur egun Donostian.

071-j-garcia

Legazpi. ca. 1950. © José García Garrabella – Manipel (GSM funtsa).

– Imprenta Industrial S.A. Alameda de Mazarredo 57 – 59. Bilbao. Inprimategi famatu honek urteetan zehar publizitate lan ugari egin zituen. 1936. urtetik 1980. hamarkada arte aritu zen lanean. Fundizio Zaharrean 1945. urte inguruan egindako argazkiak daude funtsa honetan. Inprimategi honek PESAren katalogoak inprimatu zituen 1950. hamarkadan eta 1960. hamarkadaren amaieran.

081-imprenta-industrial

Fundizio Zaharra. ca. 1945. © Imprenta Industrial (GSM funtsa).

– Pando Fotógrafo. Augusto Figueroa 43.  Madrid. Haren artxiboa “Instituto del Patrimonio Cultural de España” erakundean gordetzen da. Pando Espainiako XX. mendeko argazkilari garrantzitsuenetariko bat da. Haren argazki batzuk “Museo Reina Sofiako” bilduma iraunkorrean daude. Juan Miguel Pando Barrerok bi erreportaje egin zituen 1954 urtean Patriciorentzat.

087-pando-palas

Palategia. 1954. © Juan Miguel Pando Barrero – I.P.C.E. (GSM funtsa).

– T.A.F. Trabajos Aéreos y Fotogramétricos. Maestro Nicolau 6. Barcelona. TAFek 1953. urtean hasi zuen bere jarduera eta 1959an eratu zen enpresa gisa. Erabilpen zibiletarako helikoptero bat erosi zuen Espainiako lehen enpresa izan zen, eta estatuko konpainia aeronautiko zaharrenetako bigarrena, Iberiaren ondoren. “Arxiu Nacional de Catalunyan” dago T.A.F. funtsa. 1958. urteko abuztuan bi hegaldi egin zituzten Legazpin.

094-taf-arxiu

Legazpi. 1958. © Trabajos Aéreos y Fotogramétricos (T.A.F.) – Arxiu Nacional de Catalunya. (GSM funtsa).

– Paisajes Españoles. Apd. 21040 Madrid. Argazkigintza aereoa eskaintzen duen enpresa honen egoitzak Madrilen jarraitzen du gaur egun ere. Paisajes Españoles enpresak 1960. hamarkada hasieran egindako argazkiak aurkitzen ditugu funtsa honetan.

096-num-113

Legazpi. “Nº 0113”. ca. 1957-1958. Egile ezezaguna. (GSM funtsa).

– Foto Gabiria. Legazpi. Santi Gabiria Patricio Echeverría kontratatu zuen Legazpiko lehen argazkilari profesionala izan zen. 1954-1967. urteen bitartean lan egin zuen Santik. Haren jarduera nagusia erreportaje sozialak egitea zen baina argazkigintza industriala ere landu zuen Echeverríarentzat.

103-gabiria-bis

Altzairuen forja. ca. 1960. © Santi Gabiria Lubiano (GSM funtsa).

Fabrikako historiaren inguruko ibilbide grafikoa osatzeko asmoz, Patricio Echeverriak enkargatu ez zituen beste argazki batzuk ere kontuan hartu dira:

– José Luis Ramírez. Ogibidez Doktore Injineru Industriala. Bilboko argazkilari honek, beste zenbaiten artean, Euskal Herriko industriari buruzko erreportajeak egin zituen 1969. urtetik orain arte. Erakusketan 1973. urteko Lanaren Etorbidearen argazki bat aurkezten da.

110-j-l-ramirez-bis

Avenida del Trabajo. 1973. © José Luis Ramírez Ortiz. (GSM funtsa).

– “Leaxpi Industri Paisaiak”. (1991 – 1993). 1991. urtean hasi nuen argazki sorta honetan PESAko jardueraren azken urteak jasotzen ditu. Nire pentsamoldeari aurre eginez (ez baitut uste erakusketa baten antolatzaile edo komisarioak bertan parte hartu behar duenik), kasu honetan, argazkilari inplikatua izanik, nire argazkiak ere sartu ditut. “Leaxpi Industri Paisaiak” argazki lanak garai baten amaiera adierazten du, eta iruditzen zait istorioaren epilogoa izan litekeela.

120-gsm-lip

Leaxpi Industri Paisaiak. 1993. © Gorka Salmerón Murgiondo (GSM Artxiboa).

Proiektu honetan erakunde ezberdinek parte hartu dute: Zarautzeko Photomuseum Argazki & Cinema Museoa, Madrilgo Instituto del Patrimonio Cultural de España -Ministerio de Educación Cultura y Deporte-, Sant Cugat del Vallèseko (Bartzelona) Arxiu Nacional de Catalunya eta Madrilgo Paisajes Españoles S.A. enpresak.

Burdinolak -Legazpiko Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin- argitaratu duen liburuan, argazkilarien zerrenda luzeagoa aurkitzen dugu. Erakusketan azaltzen direnak baino argazkilari gehiago bildu dira publikazioan. Edizio honetarako egile eta artxibo ezberdinek eman dituzte argazkiak. Lehen aipatu direnez gain, liburuan argazkilari hauen irudiak daude: Ignacio Aguirre Montegui, Manuel Mondragón Balseca, L. Vilella, Valentín Sierra González, Inocencio Fadrique Platón, Luis García Garrabella – Ediciones Luker,  Jesús Mari Andueza Ugarte, Javier Larrea Roa, José Luis López de Zubiria, José Vierbücher Llopis – Foto Luz.

113-javi-larrea

Fundizio Berria. 1985. © Javier Larrea Roa (Javier Larrea Roaren Artxiboa).

Estudioan egindako argazkia. ca. 1991. © José Luis López de Zubiria -Pepelu- (José Luis López de Zubiriaren Artxiboa).

Liburuan argitaratzeko argazkiak eman dituzten Artxibo, Bilduma eta pertsonak hauek dira: Corporación Patricio Echeverría S.A., Tomás Zurián Ugarte, Burdinola, Alejandra Ortiz Castañares , Mª José Rodríguez Molina, Willy Koch Louvelly, Ángel Murua Iñurritegi – Lucio Vergararen Familia, Fototeca del Instituto del Patrimonio Cultural de España, Arxiu Nacional de Catalunya, Pedro Gabiria Lubiano – Santi Gabiriaren Familia, Socorro Ibarreta – Jesus Mari Andueza Ugarteren Artxiboa, José Luis Ramírez Ortiz, Javier Sánchez Portas, Pako Vierbücher Fernández – Foto Luz, Javier Larrea Roa, José Luis López de Zubiria, Koldo Mitxelena Kulturunea, todocoleccion.net eta Iñaki Beldarrain Solatxiren  Patricio Echeverría Elorza; Su tiempo, su obra y trayectoria vitalliburuko argazki bat.

061-lucio-vergara-urbasa-18-07-1939

Langileen bazkaria Urbasan. 1939-07-18. © Lucio Vergara Machicote (Lucio Vergararen Familiaren Artxiboa).

062-lucio-vergara-urbasa-18-07-1939

Langileen bazkaria Urbasan. 1939-07-18. © Lucio Vergara Machicote (Lucio Vergararen Familiaren Artxiboa).

125-pag-cortesia-fin

1932 urteko “Bellota” publizitatea – gutun orria (Corporación Patricio Echeverría S.A.).

123 C23 24 394 401

1 – ¿?, 2 – Iñaki Ugarte Azurmendi, 3 – ¿?, 4- Castro Portilla, 5 – José Zanguitu, 6 – Valentín Galdos, 7 – Bittor Andueza Zanguitu, 8 – Esteban Cortaberría – Iturritxo. Langileen erretratuak, “Carnet de Identidad del Operario Metalúrgico”. ca. 1934. © Lucio Vergara Machicote (Lucio Vergararen Familiaren Artxiboa).

124 C23 30 359 365

1 – Agustín Urcelay (Santunea), 2 – Víctor Blanco, 3 – Raimundo Inza (Zelanda Behekoa), 4 – Julián Ruiz (Ttentte), 5 – ¿?, 6 – ¿?, 7 – Guridi, 8 – Mariano Romaratezabala. Langileen erretratuak, “Carnet de Identidad del Operario Metalúrgico”. ca. 1934. © Lucio Vergara Machicote (Lucio Vergararen Familiaren Artxiboa).

002-pag-cortesia-bis

“Bellota” publizitatea (Corporación Patricio Echeverría S.A.).


“Argitara Altxor Ahaztua” liburua

PORTADA PESA 1918 1993
Mª José Rodríguez Molinaren hitzaurrea (testua irakurri).

156 orrialde, 22 x 22 cm, testuak euskaraz eta gaztelaniaz,  124 irudi: argazkiak eta ilustrazioak.
PROMOZIOA:  Bi liburu, “Leaxpi Industri Paisaiak”  (30 €)  + “Argitara Altxor Ahaztua”  (20 €): 40 €  guztira.
Publikazioak ikusi
(informazio gehiago: gorkasalmeron@gmail.com)


Eskertzak:
Roberto Oria San Juani, altxorraren mapagatik.
“Gabinete de Detectives Photito” ikerketa kideei, beren laguntza gabe historia hau ez baizen posible izango.

Testuak: Mª José Rodríguez Molina, Gorka Salmerón Murgiondo.
Argazkiak, argazkilariak:
Ignacio Aguirre Montegui, Photito, Manuel Mondragón Balseca, L. Vilella, Valentín Sierra González, Inocencio Fadrique Platón, Marín Material Fotográfico, Marín Fotógrafo, Lucio Vergara Machicote, Willy Koch Schöneweiss, José García Garrabella – Manipel, Luis García Garrabella – Ediciones Luker, Imprenta Industrial, Juan Miguel Pando Barrero, Trabajos Aéreos y Fotogramétricos (T.A.F.), Santi Gabiria Lubiano, José Luis Ramírez Ortiz, Jesús Mari Andueza Ugarte, Javier Larrea Roa, José Luis López de Zubiria, José Vierbücher Llopis – Foto Luz, Gorka Salmerón Murgiondo.
Argazkiak, agiritegi eta bildumak:
Gorka Salmerón Murgiondo, Corporación Patricio Echeverría SA, Tomás Zurián Ugarte, Burdinola, Alejandra Ortiz Castañares, Mª José Rodríguez Molina, Willy Koch Louvelly, Ángel Murua Iñurritegi – Lucio Vergararen Familia, Fototeca del Instituto del Patrimonio Cultural de España, Arxiu Nacional de Catalunya, Pedro Gabiria Lubiano – Santi Gabiriaren Familia, Socorro Ibarreta – Jesus Mari Andueza Ugarteren Familia, José Luis Ramírez Ortiz, Javier Sánchez Portas, Pako Vierbücher Fernández – Foto Luz, Javier Larrea Roa, José Luis López de Zubiria, Koldo Mitxelena Kulturunea, todocoleccion.net, Iñaki Beldarrain Solatxiren Patricio Echeverría Elorza; Su tiempo, su obra y trayectoria vitalliburuko argazki bat .
Diseinua eta maketazioa: Luis Ros López – Impel, Gorka Salmerón Murgiondo.
Argazkien digitalizazioa: Gorka Salmerón Murgiondo.
Itzulpena euskarara: Iñaki Bastarrika Izagirre.
Argazkien deskripzioa eta datak: Iñaki Beldarrain Solatxi, Tomás Echeverría Guereta.
Jabetza intelektualari buruzko aholkularitza: Jorge Alcorta López.
Inprimaketa: Gertu, Oñati (Gipuzkoa).
Publikazioa: Burdinola.
Babesleak: Legazpiko Udala. Gipuzkoako Foru Aldundia.
Kolaboratzaileak publikazioan:
– Photomuseum Argazki & Zinema Museoa. Zarautz (Gipuzkoa).
– Fototeca del Instituto del Patrimonio Cultural de España (I.P.C.E.). Ministerio de Educación Cultura y Deporte. Madril.
– Arxiu Nacional de Catalunya. Sant Cugat del Vallès (Bartzelona).
I.S.B.N.: 978-84-921889-8-7
Lege gordailua: SS-1159-2016
Edizioa: 400 ale. Legazpi (Gipuzkoa). 2016.

Kolaboratzaileak ikerketan:
Edorta Kortadi Olano, Xabier Arcelus Domínguez, Juan Antonio García Marcos, Tomás Zurián Ugarte, Pedro Gabiria Lubiano, Javier Larrea Roa, José Luis López de Zubiria “Pepelu”, José Valderrey de Lera, Merche Sierra Garín, Fernando Martín Suquía, Alberto Bayod Camarero, José María Maldonado Moya, Pedro Gabiria Lubiano, Ricardo Vierbücher Fernández, Pako Vierbücher Fernández, Ángel Murua Iñurritegi, Willy Koch Louvelly, Antón Hurtado, Anuntxi Andueza Ugarte, José Luis Ramírez Ortiz, José Ronco Hernández, Javier Sánchez Portas, Agurtzane Aramendi Arteaga “Foto Estudio F8”, Gotzon Aranburu Aranburu “Buru”, Fortu Ruiz de Eguilaz Lope, Conchi Murgiondo Mutiloa, Kontxi Otegui Arrizabalaga, Jesús R. Rocandio, Jose Luis Ugarte Garrido, Juantxo Egaña Sevilla, Maddi Elorza Insausti, Iñaki Bastarrika Izagirre, Luis Ros López, Manuel Salmerón Ferrón.

Martxel Altuna Azpiazu – Conchi López Monteagudo (Photomuseum), Susana López de Castro Soto – Benigno Hermosilla Majuelo (Archivo Municipal de Logroño), Sagrario Arrizabalaga Marín (Irungo Udal Artxiboa), Almudena Toribio Rey (Bilboko Udal Artxiboa), Xabier López de Munain Ruiz de Larrea – Iñaki Elorza Aiastui (Legazpiko Udal Artxiboa), Amaia Auzmendi Izarrola (Donostiako Udal Artxiboa), Koldo Argandoña Ochandorena (Urretxuko Udal Artxiboa), Antonio Prada Santamaría (Zumarragako Udal Artxiboa), Ana Otegi Atorrasagasti (Gipuzkoako Artxibo Orokorra), Óscar Muñoz Sánchez (Fototeca del Instituto del Patrimonio Cultural de España), Imma Navarro Molleví – Conxi Petit Cibiriain (Arxiu Nacional de Catalunya), Patricia Alonso Salinas (Archivo Municipal de Zaragoza), Tere Thomson Llisterri (Archivo Municipal de Alcañiz), Javier Berasaluce Bajo (Gasteizko Udal Artxiboa), Clara Barbier Zabaleta (Pasaiako Udal Artxiboa), Txema Oderiz Azkona (Iruñako Udal Artxiboa), Nekane Larrea (Asociación de Artes Gráficas de Bizkaia), Marina Blesa Baeza (TAF Helicópteros SL), Beatriz Arsuaga Elizalde (Manipel), Raimundo Amutxastegi Elosua (Debako Udal Artxiboa), Marisa Zuazo Rosado (Paisajes Españoles SA), Frantxis López de Landatxe (Gipuzkoako Foru Aldundia), Amaia Iraeta – Juantxo Irigoyen – Juanjo Salegi – Miren Larrañaga (Corporación Patricio Echeverría SA), San Telmo Museoko Artxiboa, Burdinola, Legazpiko Udala, Gertu.

Erregistro Zibilak:
Legazpi (Gipuzkoa), Deba (Gipuzkoa), Logroño, Berberana (Burgos), Irun (Gipuzkoa), Alcañiz (Teruel), Torrelaguna (Madrid), Huesca, Las Peñas de Riglos (Huesca), Donostia, Zaragoza, Tolosa (Gipuzkoa), Madrid, Castellote (Teruel), Alcazarén (Valladolid), Zumarraga (Gipuzkoa), Urretxu (Gipuzkoa), Mendavia (Nafarroa), Barcelona, Iruña, Bilbo.

034-tarjeta-photito-bisTxartela. © Photito (Alejandra Ortiz Castañaresen bilduma).

036-ss-guia-forastero-1918-bis“Guía Ilustrada Para el Forastero. 1918.” (Mª José Rodríguez Molinaren bilduma).

126 CONTRAPORTADA

“Argitara altxor Ahaztua” liburuko argazkiak ikusi.
GSM Funtseko argazkiak ikusi: PESAko argazkilariak.

Gorka Salmerón Murgiondo.
Legazpi. 2016ko abenduan.