Erakusketa: Photomuseum, Zarautz (Gipuzkoa). Aceros Bellota-ko Argazkilariak. Patricio Echeverría S.A. (1918-1993).

Erakusketa: Photomuseum Argazki & Zinema Museoa, Zarautz (Gipuzkoa).
 2015eko urriaren 20tik azaroaren 22ra.

“Aceros Bellota-ko Argazkilariak: Patricio Echeverría S.A. Legazpi, Gipuzkoa. 1918-1993.”

022 J GARCIA 20140626_4881© J. García. 40. hamarkadaren amaiera.

“Burdinola” Legazpiko Burdin Museoko Lagunen Elkarteak, 1993. urtean sortu zenetik, ekintza ugari antolatu ditu herriko ondarearen ikerketa, kontserbazio eta zabalkundearen inguruan. Ildo horretan, Burdinolak -Photomuseumekin elkarlanean- ezagutzera eman nahi du PESAko (Patricio Echeverría SA) argazki funtsa.
Patricio Echeverría Legazpiko garapenaren ardatz nagusia izan zen XX. mendean. Legazpiko historia, Euskal Herriko beste zenbait herrialdeena bezala, burdinaren kultura eta tradizioari lotuta dago. Izan ere, eskualde honetan burdina mendeetan zehar landu da. Antzinako jardunbide horrek hiru aro ezagutu ditu bertan. Lehenengo garaian, olariek mendietako haizeoletan lan egiten zuten. Hurrengoan, gurpil hidraulikoaren asmakuntzari esker, burdinola hidraulikoak gailendu ziren Urola ibaiaren ertzean. Hirugarren eta azken sasoia Patricio Echeverriaren lantegiarekin etorri zen. PESA 1908. urtean sortu zen eta 1992. urtera arte iraun zuen. Urte horretan beste enpresa ezberdinetan banatu zen.
XX. mendearen hasieran 12 langile ziren lantegian, eta 1970. urteko hamarkadaren amaieran 3.500 pertsonek lan egiten zuten bertan: herriko lanpostu industrialen %78a. Zonaldeko garapen urbanistikoa “fabrikaren” hazkundearen menpe egon zen, Erdi Aroko eredu feudalisten antzera, mendearen amaiera arte. PESAk landutako “Bellota” izeneko altzairu finak oso ezagunak izan dira beti bere kalitateagatik. Patricio Echeverriak, produktu ezin hobeak fabrikatzeko ereduari jarraituz, urteetan zehar argazkilari onenak ekarri zituen Legazpira, argazkiekin bere erremintak iragarri eta saltzeko helburuarekin.

131 CF022724 ESMERILES 1918© Egile ezezaguna.1918.

Enkarguz egindako argazki horiek orain dela urte batzuk berreskuratu nituen. Horien bitartez 1918. urtetik -enpresa sortu eta hamar urte ondoren- 1960. urteko hamarkadarainoko ibilaldia egin daiteke, lantegiak herrialdean izan zuen hazkunde eta garapena erakutsiz. Argazki guztien egile eta data zehatzik ez dago. Egindako ikerketak emaitza desberdinak eskaini ditu: kasu batzuetan, kontraesanak, eta besteetan, ezusteko pozgarriak. Argazkien atzeko aldean agertzen diren datuen arabera (zigilu edo tanpoietan, sinaduretan, zigilu lehor eta oharretan), argazkilarien zerrenda hau osatu da (parentesi artean argazkien datak adierazi dira):
– Photito. San Sebastián. (1919-1926). Photitoren argazkiak funtsa honetan sinatuta azaltzen diren zaharrenak dira. Manuel Mondragon mexikarra edo/eta Valentin Sierra errioxarra izan litezke argazkilariak. Photito 1918-1921. urteetan zehar, iragarkietan ikusten denez, argazkigintza estudio bat zuen Donostiako Loiola kaleko 4. zenbakian. Helbide berean azaltzen zen Manuel Mondragon 1922. eta 1926. urteetan (nahiz eta Mondragon Mexikora itzuli zen 1923. urtean). Valentin Sierrak Photito izena erabili zuen Irunen bere zerbitzuak iragartzeko 1924. eta 1925. urteetan. 1926-1933. bitartean Inocencio Fadriquek Photito bezala sinatu zituen Irunen bere lanak.

003 PHOTITO MARTILLO ESTAMP 1919 20140627_4909© Photito. 1919.

– Central Photo – Film L. Pedrosa. Material fotográfico. Easo 3. San Sebastián. (1922). Leopoldo Pedrosa Donostian iragarri zen 1921-1935. urteetan.
– Marín Material Fotográfico. San Sebastián. (1928 eta 1933). Pascual Marinen funtsa Kutxa Fototekan gordetzen da. Marinek 1930.eko hamarkadan Gipuzkoa osoa jaso zuen irudietan. Haren argazki lanen publizitatea Donostian 1921etik 1935era ageri da.
– Willy Koch. (Data ezezaguna). Willy Koch Schoenewiss argazkilari ospetsua izan zen Euskal Herrian XX. mendearen hasieran. Koch abizen bereko hainbat argazkilarien arbasoa da. Donostian 1908 urtetik aurrera lan egin zuen bere estudioan. Gerrate Zibilean erbesteratua, 1950. urtean hil zen Donostian.
– Imprenta Industrial S.A. Alameda de Mazarredo 57 – 59. Bilbao. (1945 inguruan). Inprimategi famatu honek urteetan zehar publizitate lan ugari egin zituen. 1936 1988. urteetan aritu zen lanean.

© Imprenta Industrial S.A.© Imprenta Industrial SA. ca. 1945.

– J. García Fotógrafo – Manipel. Av. Generalísimo 28. San Sebastián. (1940-1950 inguruan). Jose Garciak 1940. eta 1950.eko hamarkadetan lan egin zuen argazkilari eta postal argitaratzaile gisa. Manipelek argazki laborategi lanetan jarraitzen du oraindik gaur egun Donostian.
– Pando Fotógrafo. Augusto Figueroa 43. Teléfono 229523. Madrid. (1954). Haren artxiboa “Instituto del Patrimonio Cultural de España” erakundean gordetzen da. Pando Espainiako XX. mendeko argazkilari garrantzitsuenetariko bat da. Haren argazki batzuk “Museo Reina Sofiako” bilduma iraunkorrean daude.
– T.A.F. Trabajos Aéreos y Fotogramétricos. Maestro Nicolau 6. Barcelona. (1958). TAFek 1953. urtean hasi zuen bere jarduera eta 1959an eratu zen enpresa gisa. Erabilpen zibiletarako helikoptero bat erosi zuen Espainiako lehen enpresa izan zen, eta estatuko konpainia aeronautiko zaharrenetako bigarrena, Iberiaren ondoren. “Arxiu Nacional de Catalunyan” dago T.A.F. funtsa.
– Paisajes Españoles. Apd. 21040 Madrid. (1961 eta 1968). Argazkigintza aereoa eskaintzen duen enpresa honen egoitzak Madrilen jarraitzen du gaur egun ere.
– Foto Gabiria. Trabajos Industriales. T.º 87073. Legazpia (Guipúzcoa). (1965 inguruan). Santi Gabiria Patricio Echeverríak kontratatu zuen Legazpiko lehen argazkilari profesionala izan zen. 1954-1967. urteen bitartean lan egin zuen Santik. Haren jarduera nagusia erreportaje sozialak egitea zen baina argazkigintza industriala ere landu zuen.

103 GABIRIA 20140627_4931© Foto Gabiria. ca. 1960.

Fabrikako historiaren inguruko ibilbide grafikoa osatzeko asmoz, Patricio Echeverriak enkargatu ez zituen beste argazki batzuk ere kontuan hartu ditut:
– José Luis Ramírez. (1973). Ogibidez Doktore Injineru Industriala. Bilboko argazkilari honek, beste zenbaiten artean, Euskal Herriko industriari buruzko erreportajeak egin zituen 1969. urtetik orain arte. Erakusketan Lanaren Etorbidearen argazki bat aurkezten da.
– “Leaxpi Industri Paisaiak”. (1991-1993). 1991. urtean hasi nuen argazki sorta honetan PESAko jardueraren azken urteak jasotzen ditu. Nire pentsamoldeari aurre eginez (ez baitut uste erakusketa baten antolatzaile edo komisarioak bertan parte hartu behar duenik), kasu honetan, gaian dudan inplikazioa kontuan harturik, nire argazkiak ere sartu ditut. “Leaxpi Industri Paisaiak” argazki lanak garai baten amaiera adierazten du, eta iruditzen zait istorioaren epilogoa izan litekeela.

11 LIP 1993 GSM© GSM. Leaxpi Industri Paisaiak. 1993.

Azkenik erakunde eta enpresa hauen kolaborazioa eskertu nahi nuke: Instituto del Patrimonio Cultural de España (Ministerio de Educación Cultura y Deporte), Arxiu Nacional de Catalunya, Paisajes Españoles SA eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Gorka Salmerón Murgiondo.
Legazpi. 2015eko irailean.


ESKERTZAK:

Roberto Oria San Juani, bereziki.

Erakusketaren antolatzaileak:
Burdinola Legazpiko Burdin Museoko Lagunen Elkartea eta Photomuseum Argazki & Zinema Museoa.

Photito Ikerketa Taldea:
Alejandra Ortiz Castañares, María José Rodríguez Molina (Arxiu General i Fotogràfic, Diputació de València),
Juan Antonio García Marcos.
Hauen laguntzarekin:
Edorta Kortadi Olano, Xabier Arcelus Dominguez, Tomás Zurián Ugarte, Susana López de Castro Soto eta
Benigno Hermosilla Majuelo (Logroñoko Udal Artxiboa), Sagrario Arrizabalaga Marín (Irungo Udal Artxiboa),
Javier Berasaluce Bajo (Gasteizeko Udal Artxiboa), Debako Erregistro Zibila, Logroñoko Erregistro Zibila, Merche
Sierra Garin, Marcelino Altuna Azpiazu (Photomuseum), Donostiako Erregistro Zibila, Irungo Erregistro Zibila,
Jesús R. Rocandio, Juantxo Egaña Sevilla, Maddi Elorza Insausti.

Imprenta Industrial S.A.:
Almudena Toribio Rey (Bilboko Udal Artxiboa), Jose Valderrey de Lera.

Pando:
Óscar Muñoz Sánchez (Fototeca del Instituto del Patrimonio Cultural de España. Ministerio de Educación
Cultura y Deporte).

T.A.F.:
Marina Blesa Baeza (TAF Helicopters SL), Imma Navarro Molleví eta Conxi Petit Cibiriain (Arxiu Nacional de
Catalunya).

Santi Gabiria:
Pedro Gabiria Lubiano, Javier Larrea Roa, Jose Luis López de Zubiria “Pepelu”, Agurtzane Aramendi Arpeaga
“Foto Estudio F8”, Xabier Lopez de Munain (Legazpiko Udal Artxiboa), Legazpiko Erregistro Zibila.
Manipel:
Beatriz Arsuaga Elizalde (Manipel), Concepción López Monteagudo (Photomuseum), Amaia Auzmendi Izarrola (Donostiako Udal Artxiboa).

Paisajes Españoles:
Marisa Zuazo Rosado (Paisajes Españoles SA).

Marín:
Kutxa Fototeka.

Argazkien deskripzioa eta datak:
Iñaki Beldarrain Solatxi, Tomás Echeverría Guereta.

Laguntzailea:
Gipuzkoako Foru Aldundia (Frantxis Lopez de Landatxe).

Euskarazko testuen miaketa eta zuzenketak:
Jose Luis Ugarte Garrido (Burdinola).

Jabetza intelektualari buruzko aholkularitza:
Jorge Alcorta López.

José Luis Ramírez Ortiz, argazkiagatik.

09 JOSE LUIS RMZ 1973© José Luis Ramírez. 1973.